XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAUR KANTU XAPELKETA

Aurten dugu berriz Haur Kantu Xapelketa. HERRIA mintzatu da Eñaut LARRALDE antolatzaileetarik den kantariarekin.

Eñaut xuka mintzatu zauku, Oztibarreko moldean.

Bi urtetarik behin iragaiten dea Haurren Kantu xapelketa?

- Bai hori bera. Azkena iragan zuxun duela bi urte, 97-an, beraz aurten eginen duxu berriz.

Helduen xapelketa aldiz lau urtetarik.

Xapelketa horien helburuak hiru txu: lehena euskal kantuaren ezagutaraztea, milaka kantu xahar ba(tu)txu eta horiek etxu ahantzi behar, gogoan atxiki eta kantatu, jendeeri eman horien berriz kantatzeko aiherra.

Bestalde gertatzen bada kantari bat ezezaguna, hari parada emaiten zaio publikoaren aitzinean agertzeko eta bere dohainaren ezagutarazteko, eta menturaz kantari bat bilaka dadin geroari buruz, hau duxu gure bigarren helburua.

Hirugarren xedea duxu, kantu berrien egitea; idazle edo musika egile berri baldin bada haien sustatzea, emaitea parada beren obren ezagutarazteko.

Badea nahikeriarik euskal kantuaren ezagutzeko eta kantatzeko egiazki?

- Uste dixit mementoan sekulan izan ez den aiher bat badela euskal kantuaren ezagutzeko.

Hori ezagun duxu haurren mundu horretan eta gaztetxoenean, ezagun duxu ere helduen eta adin batetara jinak direnen artean.

Adibidez: iparraldean batutxu orain hamazazpi kantu atelier.

Hamazazpi lekutan jendea biltzen duxu kantuen berriz ezagutzeko.

Hegoldean ere xaz hasirik lau tailer batzu hasiak direnak eta segurrenik aurten ere beste zenbait abiatuko ditutxu

Zer kantu mota ikasten dute?

- Kantu xaharrak ikasten ditxie baina orain entzuten direnak ere berdin.

Erramu-kari izaiten duxu atelier horien elgarretaratzea Donibane Lohizunen.

Orain esperantza dixigu hegoaldetik ere abiatuko direla urteko hitzordu hortarat. Euskal kantuaren aiher berri hori iparraldetik abiatua duxu.

Kantu xapelketaren antolatzea dea zuen lan bakarra ala besterik ere egiten duzue?

- Badixi hiru urte ikasketak muntatu ditugula.

Joan-den urtean Korzikan izan gintuxun duela bi urteko irabazleekin.

Han hamar egunez boz ikasketa bat muntatu gindixin, hango kantari batzuekin kurutzatuz baita ere kantaldi batzu emanez.

Holako ikastaldiak muntatuak ditutxu urtean hiru aldiz. Bide horretan abiatuak gitxu duela hiru urte.